A l yrique ussurucq
Accueil
Infos Pratiques Nos partenaires Contactez-nous Un concert spontané Il était une fois… Les premiers concerts

Behin bazen...

Bi emazte kantari liriko eta piano joile bat, kantü sakratü ala ez, bai eta eüskal kantore  kontzertü baten emaile Altzürükün. Holakorik hain bekan da agitzen, non behar zen zerbait destordenariren ondoramena izan. Dena hasi zen bakantza egonaldi elibateki, hebentik ez hain hürrün : Ezterenzübin   



Mendian kantatzetik elizako kontzertüala...

Molière Athalys-ek kontatzen dü :

« EMI Classique ekoiztetxean sail bürüzagi den François Rouffeteau ene adiskidearekila, bakantzaz jin ginen, 1996. urtean, mendi horien arteala.

Eta bazter ezinago eder horietan, behi, ardi eta builtreen artean agitü ginelarik, kantan hasi ginen !

Jenteek entzün güntüen eta harritürik baratü ziren. Galtatü zeiküen kontzertü bat ez günüanez ote eskentzen ahal. Gük baietz, egiteko gisan zela, eman geneien arrapostü, bena holakorik zerbait egin zateala sobera sinetsi gabe.

Haatik, bakantzak igaraiten güntüan egongiako jabe Michel Karrikaburu-k galtoa arratü zeikün. Ordüan, Eüskal Herriaz pürki maitakortü beiginen eta ideia agradatü beitzaikün, lehen-lehen kontzertüa plantatü günüan, Ezterenzübiko elizan ».


Lehen kontzertüak

Véronique Bicheray soprano lirikoak, Marjorie Mauvois-Muray sopranoak eta José Abel Gonzales piano joileak bi urtez kontzertüak eman zütüen Ezterenzübiko elizan, Altzürüküko bidea hartü aitzin. 1997. urtean zen agitü lehen « Gaü Izartsü », gaüaldi lirikoa, San Marti elizaren axolbean.

Hori hola agitü zen, sortzez Altzürükükoa den Michel Karrikabürü-k gaüaldi horren plantatzeko ideia aipatü zeielarik haren anaie Johañeri, püntü hetan herriko zinegotxietarik zena, eta ordünko aüzapez Battitta Queheille-ri.


Association GOIZ-ARGI elkartea 64130 AUSSURUCQ-ALTZÜRÜKÜ Tél. 06 89 59 49 35 Gau-Izartsü La soirée étoilée Info@aussurucq-lyrique.fr Association Goiz-Argi elkartea  Aussurucq-Altzürükü Johañe Carricaburu organisateur  &  Marjorie Muray-Motte Molière Athalys La soirée étoilée

Gaü-Izartsü


1997. urteaz geroz, üda güziez, Pariseko kantari trebazale baten eta Eüskal Herriko arte liriko maitazale baten artean piztü den adiskidetarzünari esker, « Gaü-Izartsü » izen ejerra eman zeion kontzertü liriko bat agitzen da Altzürükün.

Ospe handikoa den Molière Athalys kantari trebazalearen ikasle elibatek, urte jin-urte joan, arraheinki eta bihotzean tximiko batekila adelatzen düe kontzertü hori, ontsa beitakie eüskal entzüleak zorrotzak eta botz ederren maitazale direla. Bena, behar da haboro  

Molière Athalys baten düdarazteko !

Hala, Johañe Karrikabürü Altzürüküko aüzapezarentako, « Gaü-Izartsü » horietarik bakoitxa ederki kaüsitürik den hitzordü bat da !

Bi lagün horien eta üngürüan lagüntzale dütüen güzien enjogidürari esker,

arte lirikoa baserrigüne batetara hedatü ahal izan da.


Altzürüküko  gaüaldi  lirikoa